MIARRITZE

Euskararen biziberritze politikan engaiatuak herri eta herri elkargoek eta Euskararen erakunde publikoak (EEP), eguneroko biziko hainbat alorretan euskararen erabilpena sustatzea helburu duten hiztegi ttipien bilduma argitaratu dute. Proiektua sustatu duten erakundeek, Frantsesa/euskara hiztegi ttipi horiek dohainik banatzen dituzte.

Lehen hiztegi ttipiak Xiberoan agertu ziren, lehenik familiari buruzko hiztegi ttipiarekin eta berantago hondakinei buruzkoarekin. Ondotik, 14 hiztegitxo argitaratuz, Miarritze hiriak azkartu zuen bilduma.

Gaur egun, euskara teknikari-garatzaileen eta EEPren arteko lankidetzari esker, 16 hiztegi ttipi argitaratu dira 6 familiatan antolatu bilduma bateratu baten baitan. Familia bakoitzean hainbat gai landuak dira eta helburua da bilduma hiztegitxo berriez aberastea.

Euskarri ludiko eta didaktiko horiek, euskara baliatzeko tresnak dira:

– bizitzaren eremuetan euskara erabiltzen bultzatzeko;

– euskararen dimentsio moderno eta bizia adierazteko;

– euskararen kalitatea bermatzeko.

Miarritzen non atzeman?

Herriko etxea, Elkarteen etxea, Gazte gunea, Mediateka, Skate Park, Villa Natacha…

Deskargatzeko:

http://www.euskara.biarritz.eus/ressources/lexiques_de_poche

Kontsultatzeko:

http://www.calameo.com/read/001242011e2d7e924010e

Zure ekitaldian banatzeko:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdKdhFU98dr0exQPzfAMr0AvIZI3SYGr-Bi4w2gJbNgq8xEhA/viewform