Egunsentiaren lehen argi izpiak
ez dira susmatzen eta portuko urak
udaberriko goiz honetan zimurrik ez.
Etxeko logelan: isilik jaiki zaitez,
bada, zu mutil, baina zergatik aitatxi?
Aitamak lo atseginetan ongi dautza,
haien atsedena ezetz genezan traba,
arraina baizik, datorren egunsentian.
Sukaldean: opila jan, esnea edan,
bada, zuk mutil, baina zergatik aitatxi?
Bizkaiko Golko oso olatu leunak
ez daitezen zure gaurko etsai gaiztoak,
kide onak baizik, eta zu kulunkatu.
Bidean: bidea arretaz begiratu,
bada, zuk mutil, baina zergatik aitatxi?
Auto argietan preso untxi gaixoa
harrapatu aurretik dezazun begira
eta erran baita nik horrela saihestu.
Portuan: oroz gain eskua emadazu,
bada, zuk mutil, baina zergatik aitatxi?
Ilunpetan uretan erortzen bazara,
arrainek ondotik jaten zure sudurra,
orduan zer erranen diozu amari?
Barkuan: salbamendu jaka ongi jantzi,
bada, zuk mutil, baina zergatik aitatxi?
Itsaso handian zure buru txikia
aurkitzeko denbora gehiago dut eta
aitamak berriz musukatuko dituzu.
Arrantzan: buztan erdia artoski moztu,
bada, zuk mutil, baina zergatik aitatxi?
Isunik ez biltzeko, arrain atzemanak
horrela salgai ez direla atxikiak
itsasturiei erakutsiko diegu.
Leman: Higerko itsas argirantz gidatu,
bada, zuk mutil, baina zergatik aitatxi?
Orain argiak beldurtutako arraina
guregandik ziur aski urrunduko da
eta aitamek nahi zaituzte ikusi.
Pontoian: ‘ta orain itsasora itzuli,
otoi, zu aitatxi, baina zergatik mutil?
Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2016