Oihanari beste balio baten emaiteko, Pierra Etxeberri, Mitikileko laborariak, lürrean diren zühainekin edo soberakin direneki, egür ezpalak egiten dütü, berogailüetan baliatzeko gisan. Orotan, 30 ha oihan badütü bere anaiarekin eta oihanaz egin ikertze lan batek erakutsi dü, zühain sobera bazela eta zonbait egotxi behar zirela, lekü egiteko. Ber mementoan, berotzeko sistema berrier interesatü zen etxenko egürra baliatzeko eta holaz egür ezpalen egiteko xedea jin zeion. Azkenean, bi helbürü kausiten dütü : oihanaren ontsa joanarazteko, zühain hoberenak begiatü eta zuhain txarragoekin egürra furnitü berogailüentzat.
Iturria: www.xiberokobotza.org