Pettarreko hamar bat besta batzorde edo “comité” alkar jüntatü dira aste ondar hontan “Ostatüen üngürüa/ barathon” egitateari esker. Ideia abiatü da ikustez geroago eta gazte haboro Xiberotik hürrüntzen zirela bestaren egiteko, eta ez zirela algar ezagützen. Lehen antolaldi honentako 10 batzorde hor ziren, denak Pettarrekoak. Kirol zoinlehentaka, jakitate orokor, dantza edo orano kantoreen bidez lehiatü dira 10 batzorde horik Xiberoko 5 ostatüetan Muskildin, Maulen, Urdiñarben, Bildozen. Dagün urtean 16 batzorderen kümitatzera düe xedea, jakitez aurtenko irabazlea Hoki izan dela.
Iturria: www.xiberokobotza.org