1835eko irailaren 16an,
Charles Darwin Galapago uharteetara iritsi zen,
eta han, bertako flora eta fauna bereziari esker,
datuak eta materialak bildu zituen
zenbait astez.
Badirudi momentu horretan,
Ameriketako kostaldean egindako
bidaia luzearen ondoren,
behin betiko azalpena bilatu ziela
ehuntzen ari zen hipotesiei;
hots, egonaldi hura mugarria izan zela
haren ikerketetarako.
Data hori gakoa da zientziaren historian;
izan ere, aurkikuntza horiei esker,
eboluzioaren eta hautespen naturalaren teoria
eratu eta finkatu zuen.
Horren ondoren, bere liburu ospetsua argitaratu zuen:
“Espezieen jatorria”.