IDAZLE PÜBLIKOAK MAULEKO KÜRÜTXE GORRIAN

Idazle püblikoak badirate oraitik goiti. Xiberoko Kürütxe Gorriak zerbütxü berri bat esketüko dü, hütsüne bat ikusi beitü sail hortan. Hiru lagüntza desbardin ekarriko dütü : -Gütünen entelegatzeko edo idazteko, izan pribatü ala administrazioarenak -Dozier betatze ; izan CAF, Pole emploi, legarrentako ala beste -Lan alkarrizketen prestatzen lagüntzea Lagüntza hori Xiberotar oroer zabaliik da , eta sekretüpean etxekirik izatea bermatürik date. Lagüntzaleak hilabeteko 2. Eta 4. asteazken arrestietan Mauleko Kürütxe Gorriaren etxean, hots Ospitale kantüan dirate jenteen lagüntzeko prest. 13:30tarik 15:30tara eta prefosta lagüntza kitorik da.

Iturria: www.xiberokobotza.org