Abentüan ardo Ostatü berri bat zabaltü da Maulen, Mendililia ostatüa. Egüerdi oroz menu bat proposatzen düe, kartieleko mozkin bildü berriekin eginik. Audela, ostirale eta neskenegün gaüez Pintxo edo Tapas gaüaldiak egiten dütüe. Arrakasta ejerra biltzen düe. Aitortü behar da hütsüne bat betatzen direla. Korsikatik jinik bada bat, nausia Xiberoan sortürik da. Üda gabe gaü oroz zabaltzekoa düe, eta bazkarien aldetik beren proposamena zabaltü gei düe, bena hilabete zonbaiten bürüan.
Iturria: www.xiberokobotza.org