MAMI TARTA

Osagaiak:

  • Litro bat esnegain
  • Gozoki edo karamelu likidoa
  • 2 baso esne
  • Sobao” moduko opilak
  • 6 goilarakada azukre
  • 2 mami zorro

Lapiko batean, jarri irakiten esnegaina, baso bat esne eta azukrea. Bitartean, beste ontzi batean, geratzen den esnea eta bi mami zorrok nahastu eta irakiten ipini. Ondoren, hori guztia elkartu eta nahastu. Molde batean hondoa karameluarekin estali ondoren, aurretik prestatutako orea isuri eta jarri goikaldean opiltxoak. Behin hoztu denean, hozkailuan sartu. Zerbitzatzeko orduan, moldetik atera opilak tartaren oinarrian utziko ditugularik.