Burdin-arroketatik hitzetara

Hainbat urtetan lanean burdin-arrokak

egunero ukan nituen lagun gisa,

non olerkia ere nuen ahaztua,

gizonari ibilarazteko autoa

‘ta eroso berotzeko bere etxea.

 

 

Petrolioa ekoizteko nahiz gasa

altzairuaz zulotzen genuen arroka,

geruzatik isur zedin petrolioa,

eta bai barkuz bai hodiz garraiatua

guk ororen buru generaman herrira.

 

 

Erdaraz ala ingelesez batez ere

mundu osoan bizi ginen hala ere.

Azken oporren hartzekotan irribarre

herriari egin nion etxetik hain hurre

bere hizkuntza ikasteko ez haserre.

 

 

Eta orain, jostailuaz haur bat bezala,

libreki ametsak idazten aritua,

euskarari uzten diot askatasuna

nire esaldietan ezartzeko kulunka

okertu izan arren euskaldun berria.

 

 

Gora euskaraz hitzen rock’n rolla!

 

 

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2016