2017KO URTEA, OBREN URTEA MAULE-LEXTARREKO HERRIARENTAKO

Ostirale gaüan, Maule-Lextarreko HErriko Etxean emanik iazn ziren agiantzetan, 2017an lan hanitx abiatüko direla segürtatürik izan da. Hala nola, Espartiñaren Ateleria, Ospitalearen arraberritzea, Artzatze Etxea, Agerria, eta hiru berogailu sareen hedatzea. Ospitalea da habororenik aipatürik izan. Nicolas Campestre orai arteko züzendaria, erospen eta informatika sailaren ardüradün bilakatü da. Corinne Solana, aldiz, züzendari bilakatüko da, orai artinokoan jenteetaz eta sendagintzaz oküpatzen zelarik. Bestalde, beste kanbio zonbait ere eginen dütüe barne antolakaren aldetik. Hala, artatze zerbütxü hobeago baten eskentzea pentsatzen düe. Agerria ere aipatü da, dagün bedatsean abiatü behar beita, jakitez sükaltaririk ez dela oranokoan. Berogailüen sareen aldetik, helbürüa delarik Xiberoko egürraren heben berean erabiltea, 3 sare badirate abiatzeko. Ospitalearen eta Artatze Etxearentako ; Herriko Etxearen eta Herri Alkargoaren arteko egongientako bai eta ere Jai Alai, Kabale Ehogia eta Igeriskagiarentako.

Iturria: www.xiberokobotza.org