Eüskal Herriko lehen laborantxa hazgia plantan ezaririk izan da Sarrikotapean. Xiberoa-Herri Alkargoaren ohiaren xedea obratzen ari da eta bi baratzezain haütatürik izan dira. Xedearen helbürüa da, laborantxan plantatü nahi direnek, güne hortan esprabüak egin detzen, bi edo hiru urtez. Bide hortan, Trebatu alkarteak ere lagüntüko dütü. Xiberoa-Herri Alkargoak etxaltea eta tresneria erosi zütüan, küdeantza Trebatu alkarteari emanik izan delarik. Hala, baldintza honetan hasten dira baratzezainak. Baratzekiak martxoan lantatüko dütüe eta ekainan lehenak saldüko. Hebentik aitzina, Eüskal Alkargoak eramanen dütü laborantxa hazgiak. Bigerren bat egin behar lizate Baiona eta Angeluren artean diren lürretan.
Iturria: www.xiberokobotza.org