EUSKO

“Eusko numerikoa martxan ezarriko dugu martxoaren 19an, Baionan iraganen den Eusko Eguna besta handi batekin. Besta horren biharamunean berean eusko konduak sarean idekiak izanen dira eta zuen Euskokart-a, euskotan ordaintzeko den karta, asteazken honetan prentsari erakutsia izanen dena, erabiltzen ahalko duzue.

Lehenik eta hasteko behar ditugu mobilizatu kide ohi edo berri guziak, abiatzearen egunean, 500 Eusko kondu idekiak izan ditezen, hots 500 kide prest izan ditezen beren Euskokart-a Eusko saltegietan erabiltzeko, astelehena martxoaren 20etik beretik! Zuen gainean kondatzen dugu 500 horietan izaiteko! Xinple da, aski da guri hel araztea zuen bankuko nortasun agiria eta zuen nortasun agiri bat (obligazio legala da) eta erraiterat zonbat eusko nahi dituzuen automatikoki trukatu hilabetero. Dena orri honetan pasatzen da: www.euskokart.org/ouverture-de-compte.php

Bigarren gauza: Eusko numerikoaren finantzaketa hesteko, crowdfunding kanpaina bat martxan ezarri behar dugu guttienez 30 000 € biltzeko. Crowdfunding hori datorren ostegunean partituko da eta bi hilabeteren iraupena ukanen du. Baina arrakastatsua izan dadin, dinamika on batekin partitu behar da… Ondorioz, partitze egunean ez da zerotan izan behar!

Esklusibotasunean, klika hemen: http://euskokart.org/eu/ finantzaketa parte hartzailearen kanpainaren haste gisa egin den bideo baten zatia ikusteko”.