SÜ EHAILEAK ZÜEN ZERBÜTXÜKO

Sü ehaileek beren agiantzak egin dütüe iragan neskenegünean Ste-Barbe delakoaren karietara. hots neskenegunean. 2016 urtea beste urteen bertsüa izan da interbentzioneen aldetik. 465 elkitzereki, 38 oto istripu, 62 süte, 5 teknologia arrenküra eta 343 lagüntza berezi izan dira, eta horien oroentako 1040 oren igaran dütüe lagützen. Hortako 36 sü ehaile, 4 erizain eta 2 mediküek erauntsi düe lanean, eta horien adin heina apaltzen da 37 urte eterditara. Hori berri izigarri hona da geroari begira, haatik Euskal Alkargo berriarengatik lotsa dira Angelüko zentroari lotürik izatea, berendako Olorone aise hüllanago beita.

Iturria: www.xiberokobotza.org