Zertako poesia irakurle zaren,
gaur ez duzu zure buruari galdetzen?
Zer ari zaren lerro hauetan bilatzen?
Zer ez duzun ja telebistatik jasotzen
‘ta zure denbora atseginez pasatzen?
Hori nire buruari galdetu nion
eta erantzun batzuk aurkitu nizkion.
Zure kritikari aurkeztuko nizkion
hausnarketa guztiak ager zakizkion.
Ea zure lumari egia darion.
Begiei oparitzen dizkie paisaiak,
belarriei kontzertu sotilen soinuak,
sudurrari Prousten cattleya usainak
‘ta mihiari bere madeleine gustuak
olerkiek ez utziz gelako lau hormak.
Bizitza ez hain bizitua bizitzeko,
urrun, non ez bidaiatu bidaiatzeko,
hurbil, ez topatutakoak topatzeko,
eskuz ez ukitutakoak ukitzeko
aukerak dakarzkigute dagoeneko.
Zurekin irakurle partekatuko dut
nire pena baita ere alaia sustut
eta zu idazle segur aski bazaitut.
Zure lerroetan zureak, hitzen zurrut
eginik, plazerekin aurkituko ditut.
Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2016