ESPARTINA SALTZEZ FRANTZIAKO ITZÜLÜA (ARRA)EGINEN DA

Frantzian gainti, 5 000km kurritü bizikletaz, etapakal, espartiñak saldü, eta etekinekin, Afrikako Ginean exker pareta bat eraiki osagarri etxe batekin batean.

Haun da Beñat Casenave “Avenir jeunesse Guinée» elkarte bürüaren desafioa.

1955 an René Elisabide enpresa bürüak bere «hiru Etxe» famatiak bidez bide igorri zütüan bezala «Patogazaren» Pûblizitatearen egiteko, Jean Casenavek eta bere Bordeleko lagün batek bizikleta hartürik, 5 000 km kurritüko dütüe Frantziarzen gainti. 

Etapa undar bakotx ,elkartearen alde espatiñen saltzeaz gain, eüskal mündüaren agertaraztea ere düe helbürü.

Apirilaren 30an abiatüko dira Maulerik, Atlantika bazterran gainti, Bretainia kürütxatü eta, Parise, hantik Alzazia, eta gero behera Mediterranea arte, hantik , Okzitaniaren barna, üztailan 2an, berriz Maulerat ützültzeko.

Iturria: www.xiberokobotza.org