SUETONIO: GERMANIKO (II. MENDEA)

Gauza jakin-jakina da Germaniko

bertute fisiko eta espiritual guztiekin jaio zela,

inor baino bertute hobeekin:

normaletik kanpoko edertasuna eta indarra,

ezohiko dohainak

bi elokuentzia eta kultura motetarako

greziarra eta latindarra—,

borondate berezikoa, prestasun miresgarrikoa

eta eraginkorra gizonen estimua

eta maitasuna bereganatzeko.

Haren zango meharrak

ez zetozen bat haren edertasunarekin,

baina pixkana-pixkana indartu egin zituen

bazkalondoetan

zaldiketan maiz arituta […].

Bertute horiei zuku oparoa atera zien, eta

bere jendearen miresmena eta estimua lortu zituen,

halako moldez non, Augustok […] denbora askoan

bere ondorengo egingo ote zuen zalantzan egon eta gero,

Tiberiori agindu baitzion adopta zezala;

hala, behintzat, herriak hainbesteko abegia egin zion,

non […] toki batera iristean eta bertatik irtetean

hain izaten zen jendetza handia bera laguntzen

zenbaitetan bizi-arriskuan ibili izan baitzen.