27 URTEZ ERABILPENIK ÜKEN EZ DÜAN MAULE-LEXTARREKO TREIN EKÜRAGIA OHIA ARRABERRITÜRIK IZAN DA!

Maule-Lextarreko trein eküragia ohia, Departamentüko zerbütxügüne bat izanen da. Güne desbardinetan plantatürik diren jentarte zerbütxüak edota ekipamentükoak eta beste zonbait, güne hortan izanen dira. Hamazortzi bülego eginik izan dira, miliu bat eta 200 mila euro kostatü düelarik obrak. Bastimentüak, lehenagotik züan itxüra ederra begiratü düe. Lanak ürrentüko dira üda hontan eta urte ondarreko zerbütxüak hor izanen dira. Bada esperantxa ere, beste zerbütxürik jinen direla, Eüskal Alkargoa berriarekin. Bestalde, kanpoan botüa baztergia bat eta itzaldoi bat eginen dira, xedea lantzen delarik Maule-Lextarreko herriarekin.

Iturria: www.xiberokobotza.org