BIRIBILKI ERREGOSIA

Osagaiak:

  • Kilo inguruko biribilki zati bat.

  • Olio kikarakada bat.

  • Ozpin kikarakada txiki bat.

  • 3 azenario.

  • Tipula handi bat.

  • 2 ereinotz hosto.

  • 3 baratxuri ale.

  • 2 piper beltz bola.

  • Baso erdi ardo txuri.

  • Iltze bat (espezia).

  • 2 kazolakada ur.

Lapiko batean olio pixka bat bota, haragia lotu eta gorritu edo txigortu. Ondoren, haragia atera eta olio horretan bertan, barazki zatituak erregosi. Pixka bat erregosi ondoren, gehitu haragia, olioa, ozpina, ardoa eta ura eta utzi egosten. Gero, saltsa irazi eta haragia xerra finetan moztu. Nahi izanez gero, hori guztia azenario eta ilarrekin lagundu.