HAINBAT OBRA EGINEN DIRA MAULE-LEXTARREKO ZERBÜTXÜGÜNEAN

Maule-Lextarreko zerbütxügüneko lanek üztaila arte iraünen düe. Arte hortan eginen dütüen arraberritzeak ‘üngüramenekoak’ deitürik dira. Ezen, energia gütiagoren baliatzeko indarrak eginen dütüe eta, audela, berogailü sareari lotüko da zerbütxügüne osoa. Bestalde handikapatü edo elbarritüak aisago heltzeko gisan igangailuak ezarririk dirate. Ahatze gabe erabiltzaleen goxotarzünarentako behar diren kanbio egiteak. Zerbütxügüneko lanak üztailan ürrentüko dira, bena mediatekarenak, aldiz, apirilaren 10ean. Haatik, jakitekoa da mediateka zabalik dela aste ondar huntara artino.

Iturria: www.xiberokobotza.org