HENRI PETIOTEN HITZAK (1951): ANA FRANK

Liburu honen hondarreko orria pasatu berri dut,

eta bihotz-ikaraz nago.

Neure buruari galdetzen diot nolako emakumea gertatuko ote zen

maisulan hau oharkabean idatzi zuen neskato zoragarria.

1951ko egun hauetakoren batean 21 urte beteak izango zituen…

Neure baitan zeozer urratuko balitz bezala sumatzen dut,

haren buru-argitasunaren eta sentiberatasunaren

batasun harmoniatsuak

zer eman ahal izango zuen pentsatuz,

baldin eta irentsi ez balu, orain bost urte,

harako makina beldurgarri horrek,

zenbait mozorrok estalitako aurpegia erakusten duen

eta gure zibilizazioa erraustu behar duen makina horrek.

Neskatoko haren aurpegi fina ezin da gogorarazi histurarik hartu gabe.

Haren aurpegi fina, itzalen erresuman sartua…

[…] Liburu hau, beraz, eguneroko bat da.

Nago hitz horrek

zinez mesfidantza sorraraziko duela.

Egunerokoa idazten duen hamahiru urteko neskato bat.

[…] Ana Franken oharren zehaztasun doinuak eta benetakotasun-kutsuak

ez du ematen aukerarik pentsatzeko

neskato honek “literatura” egin nahi zuela,

are gutxiago adinez nagusi den norbaiten orrazketa izan zuenik.

Eguneroko horrek bene-benetakoa dela sentiarazten dizu.

Agiri” bat zatekeela esan daiteke,

baldin eta ideia horrek ez balu hautseztatutako eta kolorerik gabeko zerbait iradokiko.

[…] 1945eko maiatzean, geuk, frantziarrok,

askatasunaren haizea arnasten genuen bitartean,

Ana Frank bipildua eta nahigabeak joa hil zen

Bergen-Belseneko esparruan,

zortzi hilabeteko atxiloaldi baten ondoren.