ZARAITZUKO IOTE KANTAREN JATORRIA

Aurtengo IOTE egunean kanta berri bat entzun zen Zaraitzuko herrietako karriketan. Kantaren oinarria Espartzako herrian jasoa da, Gabriel Arozarena Biscarreten ahotikan, 1983ko irailaren 7an, Balisa etxean, 67 urte zituela.

Bi estrofa bilzu ziren, bata erdaraz eta beste bat euskaraz. Lehengo zatiak badu zer ikusi San Nicolas egunean egiten zen ESKEArekin etxez etxe (abenduak 6) eta bigarrena, San Gregorio egunean egiten zenarekin, martxoak 12, Ioteren azken eguna. Gaztelaniaz dagoena nahiko kanta ezaguna da Nafarroako eta Euskalerriko beste zenbait herritan.

San Gregorio coronado,

un obispo muy honrado

San Nicolás en la puerta

esperando la respuesta

Si le dan o no le dan

las gallinas pagarán.

Iote, iote

Zinkuentañan arroltze,

abaldu eta ez ase

Biaramonean kain gose

Babalili…! Bababilili!

Uk bigaren estrofa erabili dugu, euskaraz dagoena eta Ioterekin erreferentzia zuzen zuzena daukana. Abesti berriaren testua osatzeko, Zaraitzuko bertze herrietako inauterietako erreferentziak erabili dira, hala nola mozorratuei ematen zaizkien izenak: TXANTXO (Oronzeko pertsonaia), MUMUZARKO eta ZARRATRAKO (Ezkarozeko pertsonaiak), TORIKOAK (Otsagi, Izalzu, Esparzako pertsonaiak), edo etxerik etxe egiten den puskabiltzan erabiltzen ziren lehengo esamoldeak: “EMAKUNDE EGUNA DELA, TXULA BAT EMATEKO” (Ezkarozeko puskabiltzean erabilitakoa) eta “TIA, TIA, TXULA, TXULA” (Otsagabiko puskabiltzean).

Abestiaren letra Xabier Diaz Esartek moldatua izan da eta musika Zesar Armendarizek egina da.

Letrak zaraizueraren kutsua dauka eta hala dio:

GAUR IOTE, GAUR IOTE

ZINKUENTAÑAN ARROLTZE,

ABALDU ETA EZ ASE

BIARAMONEAN KAIN GOSE (bis)

BABALILI!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI!!!!!!!

EMAKUNDE EGUNA DELA TXULA, TXULA

BABALILI!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI!!!!!!!

BABALILI!!! TIA, TIA, TXULA, TXULA!

TXANTXO ETA ZARRATRAKO

PUSKA BILTZAN BAGATOZ

TORIKOAK, MUMUZARKO

MOZORRATRIK GUZIOK (bis)

BABALILI!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI!!!!!!!

EMAKUNDE EGUNA DELA TXULA, TXULA

BABALILI!!!!!!! BABALILI!!!!!! BABALILI!!!!!!!

BABALILI!!! TIA, TIA, TXULA, TXULA!