EUSKO

“Euskoari kidetu zinen bainan joan den urtean zure kotizazioa ez duzu berritu. Beharbada aldaketa sistema ez zelako baliagarria zuretzat? Hori zuzentzeko, Euskoak bi aukera proposatzen dizkizu:

1. Eusko txartela: 2017ko urteko kotizazioa ordainduz, euskoa txarteletan erabiltzen segitzen ahalko duzu. Zure kotizazioa izigarri garrantzitsua da guretzat, gure independentzia bermatzen duelako!

2. Eusko numerikoa: aurten, berrikuntza handi bat, interneten sekurizatua den kondu bat ukaiten ahalko duzu, errexki ibiltzen dena:

  • Zure kondua interneten bidez aldaketa automatikoz edo puntualki hornitzen duzu (banku txartelaz pagatuz, biramenduz edo hartze automatikoz)

  • Zure kondua euskoz hornitua izanen denean, euskokartaz, euskoaren ordainketa txartelarekin erosketak saltegietan ordaintzen ahalko dituzu! Gastu gehigarririk gabe, dena urteko kotizazioaren barne baita!

Azalpen guziak hemen dira: Nola ibiltzen da?