Jatorria eta konkista
Erromatar idazleen arabera, badakigu herri txiki asko bizi izan zirela itsasoak, Garonak eta Pirinioek osatzen duten hirukian. Plinio-k, Caesar-ek edo Estrabon-ek esan zutenaren arabera, hauek ez ziren batere zeltoak, Garonako beste aldean bizi ziren beren auzokoak bezalakoak. Gaskoinia edo Baskonia izango zenaren lehen aipamenetako bat, Diodoro Siziliarrarena da, Kristo aintzineko 60. eta 30. urteen artean idatzitakoa, Galietako hego-mendebaldeko biztanleak, zeltoiberoak zirela esanez. Caesar-ek, bere Galietako guduaren1 iruzkinetan eta baita bere Gerla Zibilaren kontakizunean ere, Akitaniarrak deitu zien eta zeltoengandik bereiztuta zirela idatzi zuen, Garonako beste aldetik2 bizi zirenek. Akitaniarrek, idazle horien guztien arabera, hizkuntza, lege eta ohitura desberdinak zituztelako. Gure garaiko 20. urtean, Estrabon-ek, Garona muga tinko bat zela idatzi zuen, eta gehitu ere zuen ezen Akitaniarrak oso desberdinak zirela, bestelako itxura fisikoa eta hizkuntza zituztelako. Iberoen antza baitzuten3. Plinio Zaharrak zioenez gero, populu horien izena, Akitania4 lurraldea deitzeko erabilia zen. Hau da, Ozeanoren, Pirinioen eta Garonaren arteko lurrak. Caesar-en Akitania alegia, lurralde horretan kokatu behar da eta Novempopulania, gero Baskonia ziterior bihurtuko da. Luchaire-k, definizio ona eman zuen bere 1877ko liburuan5.
Artikulu osoa irakurri: Novempopulaniako mugak
1 Maurice Rat-en liburua irakur daiteke, César, La guerre des Gaules, Garnier Flammarion, 1964.
2 « Gallos ab Aquitanis Garumna flumen dividit », « Garonak bereizten ditu Zeltoak Akitanoengandik», Caius Julius Caesar, Galietako Guduaren Iruzkinak, I. liburua, 1.
3 Estrabon, Geografia, IV, 1, François Lasserre, Paris, Les Belles Lettres, 1996, 145. orrialdean.
4 Baina garai hartan, ezin da jakin Augusto-ren Akitania handia edo Caesar-ena aipatzen ote duen. Ordainez, Pomponius Mela-k, (De chorographia, ca 43. Kristo ondoren, III, 2) Pirinio eta Garonaren arteko Akitania horri buruz idazten du.
5 Luchaire 1877 1. eta 2. orrialdeetan.