UDAREAK ARDO BELTZEAN

Osagaiak:

  • 8 neguko udare

  • 2 baso ardo beltz

  • 100gr azukre

  • Kanela-zotz bat

Lehenik eta behin, kendu udareei azala txortena utziz, eta ondoren, jarri osagai guztiak presiopeko lapiko batean, 3-4 minutuko irakinaldia emanez. Ondoren, presioa jeitsi denean, lapikoa ireki eta likidoa eta udareak banandu. Likidoa irazi ondoren, elkartu berriro eta utzi hozten, hozkailuan sartu ahal izateko. Gomendioa, hotzean zerbitzatzea da.