2016 SALTZALENTAKO URTE HONA IZAN DA

Maule-Lextarreko saltzaleen batarzünak 2016ko urtearen ondorioztatze baikorra egin dü igaran ostegüneko biltzar nausian. Nahiz eta kideak 91tik 84ra apaltü diren, sosen eta egintzen aldetik, bildüma hona egin düe, 5 gazte sartü beitira. Bestalde 2017ko egitasmü nausiak, berriz bi dirate:

-Erosleen fidelizatze edo jarraikidüraren bermatzea, informazione eta proposamen desbardinak eskeiniz

-Komunikazioaren hobetzea, leküko zerbüxü bezala ari beitira.

Iturria: www.xiberokobotza.org