Idazki hau, aurkezten dudan Baskonia ziterioreko mapa ulertaratzeko egina dago. Marra zehatza lortzeko, udalerrien zedarriak daramatzaten mapak erabili ditut. Zedarriztatzea, ipar mendebaldetik hego ekialdera doa.
Gironda 33. Departamendu ia osoa Baskonian zegoen, Caplong, Eynesse, Les Lèves-et-Thoumeyragues, Ligueux, Margueron, Pineuil, Pessac-sur-Dordogne, Riocaud, La Roquille, Saint-André-et-Appelles, Saint-Avit-de-Soulèges, Sainte-Foy-la-Grande, Saint-Quentin-de-Caplong, Saint-Philippe-du-Seignal, Saint-Avit Saint-Nazaire eta Landerrouat parrokiak izan ezik.
Dordoinia 24. Biron, Vergt-de-Biron eta Loubejac parrokiak, Baskonian zeuden.
Lot eta Garona 47. Departamendu ia osoa Baskonian zegoen, Agnac, Cahuzac, Castillonès, Cavarc, Doudrac, Douzains, Ferrensac, Grayssas, Lalandusse, Mazières-Naresse, Parranquet, Rayet, Rives, Saint-Quentin-du-Dropt, Saint-Martin-de-Villeréal eta Tourliac parrokiak izan ezik.
Tarn eta Garona 82. Baskoniako mugarriak, Valeilles, Saint-Beauzeil, Roquecor, Lacour, Valence, Goudourville, Saint-Vincent-l’Espinasse, Malauze, Pommevic, Merles, Saint-Nicolas-de-la-Grave, Caumont, Saint-Arroumex, Lavit eta Maumusson parrokiak hartzen zituen.
Gers 32. Parroki horiek Baskoniako mugan zeuden, Castéron, Gaudonville, Tournecoupe, Estramiac, Homps, Montfort, Labrihe, Sérempuy, Mansempuy, Saint-Antonin, Saint-Sauvy, Sainte-Marie, Aubiet, Juilles, Saint-Caprais, Aurimont, Tirent-Pontéjac, Blanquefort, Saramon, Mongauzy, Gaujac, Sabaillan, Cadeillan. Mauvesin parrokia, mapan Baskonian agertzen dena, dukerriatik at zegoen.
Garona Garaia 31. Baskoniako Dukerriako mugak, Boissède, L’Isle-en-Dodon, Anan, Saint-Frajou, Fabas (mapan kanpoan agertzen da, huts baten ondorioz), Salern, Saint-André, Boussan, Montoulieu, Alan, Le Fréchet, Mancioux, Roquefort-sur-Garonne, Ausseing parrokiak hartzen zituen.
Ariège 09. Baskonian zeuden parrokiak Fabas, Tourtouse, Lasserre, Montardit, Contrazy, Montesquieu-Avantès, Lescure, Rimont, Montseron, Durban-sur-Arize, Allières, Labastide-de-Sérou, Cadarcet, Alzen, Montagagne, Sentenac-de-Sérou, Boussenac, Massat, Le Port eta Aulus ziren.
Arango Harana osoa.
Nafarroako Foru Erkidegoa. Gaurko Nafarroa Garaiko iparraldeko muturra, antzinako Akizeko elizbarrutian izan zen eta, geroago, Baionakoan, hau da Novempopulanian eta Baskonia ziteriorean. Haatik, 1566. urtean, Pio V.a aita sainduaren erabakia lortu eta gero, Filipe II.a Espainiakoak Hegoaldeko lurraldeak Iruineko artxidiozesiari lotu zizkion. Zedarria, uren arteko muga zen, Atlantikorantz edo Mediterraneorantz doazen ibaiak bereizten dituena. Luzaide, Baztan, Bertizarana, Donamaria, Oitz, Urrotz, Labaien, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Leitza, Areso, Goizueta eta Arano udalerriak ziren.
Gipuzkoa. Gauza bera gertatzen zen probintzia horretako iparrekialdeko eremurako. Urumeako ibarra, Baskoniako muga zen. Donostia, Hernani, Hondarribia, Irun, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Astigarriaga han zeuden.
Dialekto gaskoien muga, iparmendebaldetik hegoekialdera
XIX. mendearen amaieraren egoera linguistikoan oinarrituz
Gironda. Gascon/saintongeraren arteko muga, halakoa zen. Horra gaskoi aldetik zeuden parrokiak : Gauriac, Saint-Ciers-de-Canesse, Comps, Samonac, Lansac, Tauriac, Saint-Laurent-d’Arce, Peujard, Aubie-et-Espessas, Salignac, Mouillac, Vérac, Villegouge, Saillans, Libourne, Pomerol, Saint-Emilion, Montagne (hegoaldea), Puysseguin, Tayac, Francs, Les Salles-de-Castillon, Dordoinako gaskoi parropiak, Gardegan-et-Tourtirac, Pessac-sur-Dordogne, Saint-Avit-de-Soulèges, Saint-Quentin-de-Caplong, Caplong, Landerrouat. De Tourtoulon-ek, zedarri zehatza eman zuen eta mugan dauden bazter herrixkak aipatu zituen : Jongay (oïl), Lauriers (gask.), Cuguet (oïl), Les Arnauds (oïl), Toire (oïl), Nicolau (gask.), Plétane (gask.), Cantou (oïl), La Jaugue (oïl), Fonviel (bi eremuen artean partekatua), Les Bichons (bi eremuen artean partekatua), Les Ligers (gask.), Larrat (gask.), Le Roux (oïl), Beaucourt (oïl), Savaras (bi eremuen artean partekatua), La Mongie (oïl), La Grange (oïl), Queynac (oïl), Juncaret (oïl), Frayche (oïl), Couprat (gask.), Les Charruauds (bi eremuen artean partekatua), Les Dagueys (gask.), Marchesseau (bi eremuen artean partekatua), Nadeau (bi eremuen artean partekatua), Guitard (gask.), Arriail (bi eremuen artean partekatua), Mirande (oïl), La Pêcherie (gask.), Bayard (bi eremuen artean partekatua), Mouchet (bi eremuen artean partekatua). Le Verdonen erabilia zen Saintongeko mintzaira aipatzekoa da, Royannais eta Les Huttesen arteko mugak bi hizkuntzak bereizten zituen. Azkenean, Gaskoiniako Entre-deux-Mers lurraldeko erdi erdian, Monséguren inguruan, hamabost udalerrik Saintongeko dialekto frantsesa erabiltzen zuten, Edouard Bourciez-en azterketa linguistikoaren garaian, 1894-1895 urteetan. Castelmoron, Cours, Dieulivol, Mesterrieux, Saint-Gemme, Saint-Martin-de-l’Herm (omen), Saint-Martin-du-Puy, Neuffons, Coutures, Saint-Sulpice-de-Guilleragues, Le Puy, Fossés-et-Baleyssac (omen), Saint-Michel-de-Lapuyade, Saint-Vivien-de-Monségur, Saint-Géraud (Lot eta Garona) eta Taillecavat. Monségur herriak, bere izena eman zion Petite Gavacherie deitutako eskualdeari. Herri horrek, gaskoiera erabiltzearekin jarraitu zuen baina inguruetan zeuden bazter herrixkek, marot (saintongera) mintzaira zeukaten. Pierre Bonnaud-ek egindako lana eta baita tokiko toponimiaren arabera, Grande Gavacherieko zatirik handiena gaskoiera mintzatzen zen. Alabadere Saintongen, ipar okzitanieraren dialektoa, limousinera hain zuzen ere, zen mintzatua.
Dordoinia. Saint-Michel-de-Montaigne, Montcaret, Saint-Seurin-de-Prats.
Lot eta Garona. Savignac-de-Duras, Duras, Saint-Pierre-sur-Dropt, Lévignac-de-Guyenne, Caubon-Saint-Sauveur, Mauvezin-sur-Gupie, Escassefort, Virazeil, Birac-sur-Trec, Gontaud-de-Nogaret, Hautesvignes, Varès, Grateloup, Clairac, Lafitte-sur-Lot, Bourran, Saint-Salvy, Frégimont, Clermont-Dessous, Sérignac-sur-Garonne, Sainte-Colombe-en-Bruilhois, Brax, Le Passage, Moirax, Layrac, Sauveterre-Saint-Denis, Caudecoste, Saint-Nicolas-de-la-Balerme eta Saint-Sixte.
Tarn eta Garona. Dunes, Cistels, Saint-Cirice, Saint-Antoine (Gers), Castéra-Bouzet, Asques, Saint-Arroumex, Fajolles, Sérignac, Larrazet, Labourgade, Montaïn, Saint-Sardos, Bouillac, Savenès, Aucamville.
Garona Garaia. Saint-Cézert, Launac, Larra, Daux, Aussonne, Seilh, Beauzelle, Blagnac, Toulouseko mendebaldeko auzoaldeak (Saint-Martin-du-Touch eta Saint-Simonen artean), Portet-sur-Garonne, Pinsaguel, Pins-Justaret, Labarthe-sur-Lèze, Vernet, Grépiac, Lagardelle-sur-Lèze, Beaumont-sur-Lèze, Auribail, Lagrâce-Dieu, Puydaniel, Mauressac, Esperce, Lézat-sur-Lèze (Ariège), Canens, Lapeyrère.
Ariège. Sieuras, Daumazan-sur-Arize, Montbrun-Bocage (Garona Garaia), Montfa, Mauvezin-de-Sainte-Croix, Contrazy, Montesquieu-Avantès, Lescure, Rimont, Rivèrenert, Biert, Massat, Le Port, Aulus-les-Bains.
Arango Harana osoa.
Dialekto gaskoi eta euskalkien arteko muga. Miarritze, Angelu, Baiona, Tarnos, Saint-Martin-de-Seignanx, Saint-Barthélémy, Ahurti, Gixune, Bidaxune, Akamarre, Erango, Burgue-Erreiti, Bastidaxarre, Ezkoze, Abitaine, Autile, Ozaraine-Erribareita, Arriba, Azpilda, Nabarzi, Lixoze, Xarra, Gazteluberri-Bearno, Angastue, Xütxe, Gurs (udalerri horretako hegoaldeko etxalde batzuk, euskaldunak dira), Josibaia, Ustasu, Sangoine (hiru udalerri horietako mendebaldeko bazter herrixkak, euskaldunak dira), Jeruntze (herri horretako hegoaldea, Alaxet bazter herrixka bereziki, euskalduna da), Orin, Mumur, Oloroe, Inhasi, Arhantze, Aramitze, Landa (azken lauretan, iparmendebaldeko herrixka bazter batzuk euskaldunak dira), Ereta. Euskalduna den Eskiulari dagokionez, Berbila/Bervielle auzogunea, ekialdean, gaskoieraduna da.
Udalerrien gaskoierazko idazkeriari dagokionez, Bénédicte Boyrie-Fénié eta Michel Grosclaude-ren lanak (Gironda, Lot eta Garona, Landak eta Aturri Beherea, Pirinio Atlantikoak), gure azterketak, Patrice Poujade-ren lanak (Toponimia occitana e senhalizacion en occitan webgunea) eta Dordoiniako izen okzitanien mapa interaktiboa irakur daitezke.
Bibliografi laburra :
Beste erreferentziak, Gasconha, Lenga e Identitat gure liburuxkan daude. Per Noste argitaletxeak argitaratua.
Etxegorri, Philippe. Biarnoko Euskaldunak, historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean. 2012.
Longnon Auguste. Atlas historique de la France depuis César jusqu’à nos jours, Hachette, 1885.
Nowak, Eric. Histoire et géographie des parlers poitevins et saintongeais. Editions PyréMonde, 2010.
Orpustan, Jean-Baptiste. L’onomastique basque dans le “Cartulaire de Dax” (textes latins des XIe, XIIe et XIIIe siècles).
Tourtoulon de, Charles et Bricout, H., Carte de la limite de la langue d’oc et de la langue d’oïl. 1876.
Zink, Anne. Pays ou circonscriptions, les collectivités territoriales de la France du Sud-Ouest. Publications de la Sorbonne, Paris, 2000
You must be logged in to post a comment.