ARRANTZÜKA SASUA HASI DA

Arrantzüka sasua abian da. Eta manerala Xiberoan gainti arrain bada. Arrantzükari alkarteak, berriz, bere blitzar nausia egin dü igaran astebürüan eta hontan deliberatürik izan da erreka bazterren xahatzeari lehentarzunaren emaitea. Ezen ohartü dira arrain humeen ‘laxatze’ edo ekartzeak ez züala ondoramenik, 1000 etako laxatze batetan, bizpa hiru baizik ez direla baratzen. Ordüan ordüan oraitik aitzina ez düe haboro hori eginen, bena bai, aldizerrekak xahatüko. Aitzineko urteetan erreken ikerka lana edo diagnostikoa eginik, badakie non zer baden egiteko. 

Iturria: www.xiberokobotza.org