ESNE FRIJITUA EDO PEILAK

Osagaiak:

  • 250 gramo maizena

  • 100 gramo azukre

  • 1.5 litro esne

  • 1 edo 2 arrautza

  • Irina plater bat

  • Kanela hautsa

Azukre eta irina lapiko batean nahastu eta sutan jarri, esnea gutxika gehituko dugularik etengabe irabiatuz, irakiten hasten den arte. Orea fina gera dadin, ontzi zabal bat erabiliko dugu. Aukeratutako ontzia, ur hotzetik pasako dugu eta ondoren, orea isuri eta hozten utzi. Behin hoztu denean, laukitxoetan zatituko dugu orea, ondoren, arrautza-irinetan (maizenan) pasatuko dugularik. Orain, frijitzea besterik ez da geratzen eta nahi izanez gero, aurkezpenerako azukre eta kanelaz hautseztatzen ahal dira.