ETXEKO MADALENAK

Osagaiak:

  • 125 gramo arto irin, maizena.

  • 250 gramo gari irin

  • Gatza (kaferako erabili ohi diren koilara baten erdia)

  • 9 koilarakada esne

  • 200 ml olio

  • 3 arrautza

  • Legami zorro bat

  • Limoi baten azalaren birrindura

  • Kanela pixka bat

  • Bainila azukre pittin bat

  • Azukre pittin bat

  • Madalenak egiteko moldetxoak

Alde batetik, arrautzak, olioa, bainila azukrea, gatza eta limoi birrindura irabiatu. Ondoren, gari eta arto irina legamiarekin pixka bat nahastu eta aurreko oreari gehitu, dena ongi bateratuz.

Labea 180 gradutan jarri berotzen eta laberako erretiluan moldeak jarri, bakoitzean ore pixka bat isuriko dugularik (erdiraino edo) eta aukeran, gainetik azukre pixka bat jar daiteke. Behin hautatutako tenperatura dagoenean, sartu madalenak 18 minutuz.