Ika ika ika! Korrika!
Ordiziarrock euskaraz bizi da, barne zein kanpo komunikazioa euskara hutsean egiten dugu, baina egia da batzuetan oztopoak izaten direla. Horri aurre egiteko eta muga guztiak gainditzeko sortu zen Korrika, eta horregatik, guk ere lagunduko dugu lekukoa eramaten Ordizian zehar apirilaren 7ko gauean.
Era berean, jendeak animatuta aguanta dezan, goizaldeko lauak arte (orduan igaroko da lehen aldiz), kontzertuak antolatu ditugu Ordiziako Gazte Asanbladarekin batera Gaztetxean (Arkaiko , Voltaia eta Bedeinkatuak).
Gainera, gero, 7:00etan, Korrika berriro Ordiziatik pasatuko denez, ordura arte ere elkargune bat egongo da martxan musikarekin girotuta.
Dena prest dugu euskararen festan parte hartzeko!