IZATEAREN DANTZATIK CLOWNAREN IZATERA

Dantza eta clown Arterra Bizimodu egoitzan (Artieda/Nafarroa)
28 orduko EGOITZA OSOKO IKASTAROA denei irekia

2017ko apirilaren 13 eta 16 bitartean

Clown proposamena Esther Carrizoren eskutik eta Miren Aingeru Saralegi dantzarena

IKASTAROAREN EDUKIA

Norberaren barnerako bidaia egitera gomita luzatzen dizuegu, gorputza eramailea izanik. Dantzaren bidez gure argi propioak miatuko ditugu, konfiantza eta sormen indarrari ateak zabalduz … Ingurune eta norberaren espazio propiotik ibiliz:  eman eta har, elkar zaindu… Natura lagun, beran bertan dantza eginen dugu, eguraldiak aukera eskainiko digun adina.

Gure baitan bizi den Clownak bidaia honetarako laguntza emanen digu. Barnean dugu jada, atea zabaldu eta irten uztea baizik ez dugu. Bere begirada, bere ahotsa, bere sentsazioak, enpatia, inprobisazioa… elkarrekin eginen dugun ibilaldi honetan bide lagunak dira.

Izatearen dantzatik clownaren izatera, clown izatetik dantzara… Ongi etorri ibilaldira!!!!

 

IMG_0512 - Versión 2

EZAUGARRI PRAKTIKOAK:

ORDUTEGIA:
ikastaroa 2017ko apirilaren 13 ortzegunean 15:00etan hasiko da eta 16 igandean 14:00etan amaituko da … eta ostean bazkaltzerat!!!!!!!!!!!!!!!!!

HIZKUNTZAK:
gure ikastaroek Euskal Herrian elkarrekin bizi diren hiru hizkuntzen arteko topaketa proposatzen dute: euskara, gaztelera eta frantsesa.

TALDEA:
16 pertsonen talde kopuru handiena. Ez da beharrezkoa antzerki, dantza edo clown edukietan esperientzia izatea.

Arterra Bizimodu

LEKUA:

ARTERRA Bizimodu egoitza Nafarroako Artiedan kokatzen da.

Ostatua gela bainudun partekatuetan izanen da. Banakako egoitza nahi izanez gero, Arterra Bizimodu egoitzarekin harrema hartu.

Artieda Nafarroako herri txiki bat da, Urraul Beheko haranean kokatuta, Iruñetik 36Km.era (ikus beheago nola joan)

Arterra Bizimodu: 2014ko udaberrian sortutako elkar bizitzerako egitasmoa da. Lur eta pertsonen ekologia era sortzailez garatzeko lekua. ARTERRA Bizimodu ikusi

IMG_0682

OTORDUAK:

Arterran bertan maitasunez egindako otorduak eskainiko dizkigute, jateko tenorea plazer eta elkarrekin partekatzeko uneak izan daitezen.

PREZIOA ETA ORDAINTZEKO ERA:

Prezio osoa 260€ da, ondoko edukien arabera:

90€ hiru eguneko ostatu osoa (logelak eta otorduak). Arterra Bizimoduan harrera eginen digun pertsonari ordaindu beharko zaio.

– 170€ ikastaroa, apirilaren 6a baino lehen Miren Aingeru Saralegiren kontuan sartu: IBAN ES26 3035 0119 221191022264 (Kontzeptua Dantza Clown Artiedan)

 

IMG_0429 - Versión 2

 

NOLA AILEGATU:

BUSez joateko:
Iruñetik bus geltokian, CONDA Konpainiaren Iruña – Lunbier linean CONDA ikusi

AUTOz joateko bi bide daude Iruñetik MAPA ikusi:

• N-150 errepidetik Iruñetik irteten: Burlata, Atarrabia, Uharte eta hortik Agoizko bidea hartu eta Billabeta saihesbidetik Artiedaraino jarraitu

• edo A-21, Pirinioko Autobidea deitzen denatik, Zangoza – Jaca – Huesca ibilbidetik, Lunbier adierazten irteera hartu.

 

ZER EKARRI:

Arropa erosoa naturan egoteko eta dantzatzeko. Bai eta sudur gorri bat elastikoarekin ere.

 

 

IMG_0336

IZENA EMATEKO:

Miren Aingeru Saralegi   +34 639 44 04 88   mirenaingerus@hotmail.com  www.danzaterapiaragon.com

Miren Aingerukoak dantza 2397 bn

Mila esker Mariaje Fuente Herrero ri argazkiengatik

FRANTZESEZ info+:

Esther Carrizo +34 678 11 58 20 esther@uhartean.com  www.uhartean.com