Itsasadar mehar batek, antzina Herma izena zuenak
edo “Herkulesen bidea” ere esaten ziotenak, bi aldeak bereizten ditu.
Euktemon Anfipolisko herritarrak dioenez,
luzean ez da ehun eta zortzi milia,
eta bi bazterrak hiru miliatara daude.
Hor daude zutik Herkulesen Zutabeak
—eta, irakurri dudanez,
bi kontinenteen mugarritzat hartzen dituzte—.
Hala, bada, zutik dauden bi harkaitz berdinak dira, Abila eta Kalpe.
Kalpe hispaniarren lurretan dago,
Abila, mauriziarrena da;
hain zuzen ere, feniziarrek Abila esaten diote
mendi garaiari […]
eta Kalpe esaten diote, berriz, Grezian,
ahurraren formako zilindro puntan amaituari.