EUSKAL OPILA

Osagaiak:

  • 3 arrautza

  • 2 gurin koilarakada

  • Kikarakada bat irin

  • 2,5 kikarakada esne

  • Kikarakada erdi azukre

Jarri osagai guztiak pitxer batean eta irabiatu ondoren, gurinez estalitako laberako ontzi batean orea isuri. Labe barruan 45 minutuz mantenduko dugu, 180 ºC-tan.