Estatüaren eta Departamentüaren lagüntzen apaltzearengatik, Maule-Lextarreko hiriak 300.000 euro galdü dütü azken urteetan. Ondorioz, 2017-ko aitzinkontüen egiteko, alkarteer emaiten zaien sos laguntza %5-ez apaltüko da bai eta ere, haütetsien hilabetesaria ere! Erabaki zorrotzak hartü behar izan direla, aitortü dü Michel Etxebest Maule-Lextarreko aüzapezak. Kültür eta gazte sailak dira haboroenik honkirik apaltze horrez. Audela, herriko legarrak emendatüko dira %1ez eta herriak dütüan egingei zonbait berantago eginen dira. Halerik ere egitasmü zonbait aitzina ari dira, hala nola, Agerriako hotelarenak, honek bortak zabaltüko dütüalarik maiatz ondarrean. Bestalde, Xiberoko errügbi taldeen bateratzeaz, Michel Etxebestek uste dü beharrezkoa dela zerbaiten egitea, ikusiz gazteriaren zonbata edo nonbrea apaltzen ari dela.
Iturria: www.xiberokobotza.org