Alkarrekin bizi alkarteak urteko ondorioztatze baikor bat egin dü, bere biltzar nausian. Alkartea, herbaltüer edo beste handikapadüner animazione zonbaiten proposatzeko plantatü zen. Oari artino antolatüetan aipat gintiroke: handi-ski egünak, arrantzüka edo quad egünaldiak, eta aurtenko eéingeiatn, berriz, Aramitzeko «accrobranche» edo zühainadarretan kurritzeko güneala joaitea edo Uztaritzera eta Pauera elkaldiak egitea. Beste egingeietan ere, alkarteaz eta handikapadüner doitürik direnb karreiüetzaz berri emaiteko aldizkari bat püblikatüren düe.
Iturria: www.xiberokobotza.org