NIPPURKO HIRIAREN NEKAZARI KONTSEILUA (K.A. 1700. URTEKO TESTUA, ANTZINAGOKO BATEN KOPIA)

Orain urte asko direla, nekazari batek aholku batzuk eman zizkion semeari:

Alor bat prestatu behar duanean,

gogoratu ubideak irekitzea,

ura ez dadila soberarik gailendu landan.

Ura kendu dioanean, zaindu ezak alorreko lur hezea,

geldi dadila zelai-zelaia; ez iezaiokela utz idi galduren bati hura oinkatzen.

Igor itzak alderrai dabiltzanak handik,

eta alorra lur trinkoa balitz bezala erabilia izan dadila.

Labaki ezak hamar aizkora meharrekin;

aizkora bakoitza ez bedi izan libraren 2/3 baino pisuagoa.

Zaparra eskuz atera beharko da, eta zatukak egin;

Zulo mehartsuak bete egin beharko dira eskuarearekin;

eta alorraren lau bazterrak itxita gelditukodira.

Udako eguzkiak erretzen duen bitartean, parte igualetan zatituko duk alorra.

Dantzatu gogor tresneria.

Uztarriaren barra tinkatu egin beharko duk,zigorra iltzez josi

eta zigor zaharraren kiderra konponarazi langileen haurrei […].

Ez kendu begirik garagar-garaua lurrean hondoratzen duen gizonari,

sar dezala garaua beti bi behatz[…].

Ildo zuzenak eginak hituen tokian, egin diagonalean;

ildoak diagonalean eginak hituen tokian, berriz, egin zuzenak […]