AURKEZPENA 1. EGUNA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Zizur Nagusiko 4 DBH eta 1.go Batxilergoko ekonomia ikasle talde bat gara eta gu izango gara urte osoan zehar “ekonomia txokoa” atala aurrera eramango dugunak. Pasa den urteko ikasleek egin zuten bezala, ekonomiari buruz zerbait irakasten saiatuko gara. Hasiko gara, kurtso hasieran ikusi genuen Tatarataivas filmarekin eta horren inguruan, gehiegizko konsumoari buruzko guk egindako hausnarketa eta esperimentua kontatuko dizuegu. Baita ere, gure inguruan gertatzen diren zenbait albistei buruz mintzatuko gara.

Hortaz, lagunok, hemen hasten da gure bidaia.

Zuei informatzeko

hausnarketa egiteko

eta mundua aldatzeko.