TAVARATAIVAS FILMA MY STUFF (NIRE GAUZAK) – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Kontsumismoarekin zerikusia duen filma finlandarra da. Petri, 26 urteko gaztea galduta sentitzen da bizitzan. Neskalagunik gabe geratu ondoren eta dituen zorrak direla eta, zamatuta sentitzen da. Bere buruari galdetzen dio zergatik ez den zoriontsua, zergatik sentitzen duen bere bizitza hutsik dagoela bere pisua gauzaz beteta dagoenean. Hau guztia dela eta, esperimentu bat egitea erabakitzen du. Esperimentuak hiru arau ditu:

1- dituen gauza guzti guztiak biltegi batean sartu behar ditu

2- egun bakoitzean gauza bakarra atera dezake

3- ezin du ezer berririk erosi

Honen helburua, benetan bizitzeko eta zoriontsu izateko behar dena zer den ikustea.

Pertsonaia batzuk

  • Petri Protagonista, 26 urte

  • Mummo Petriren amona

  • Juho Petriren anai txikia

  • Eero Petriren lagunik onena

  • Pete Petriren haurtzaroko laguna

  • Ärti Petriren ama

  • Jesse Petriren laguna, esperimentuarekin laguntzen dio

  • Maija azkenean Petriren laguna