1.go ASTEBUKAERA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

1

Hasteko, ileko goma bat eta arkatz dolesgarri bat sartu ditut.
Ilea moztu nuenetik ez ditut ileko gomak behar ezertarako, eta arkatzak ez du oso ongi idazten eta gainera ez ditut erabiltzen.

Laida Erro Díez

2
Clarak proposatutako esperimentua gaur egiten hasi naiz, lehenengo urratsa, kutxa bat bilatu eta gero bi gauza sartu.
Bota dudan lehendabiziko gauza, herriko edo San Ferminetan beltzarenei erosten diezun betaurrekoak izan da. Ez dut uste faltan botako ditudanik, beraz tontakeri baterako erosi nituen eta ez ditut gehiago erabili (bueno egia esanda, festak direnean agian berriro erabiliko ditut).
Bota dudan bigarren gauza, diadema edo zinta bat izan da. Beraz, ia ez ditut erabiltzen (7 urte edo horrela). Ez dakit zertarako gorde genituen, igual nire lehengusu txikirako, baina azkenean nik ditut.

Uxue Sagardoi Urricelqui

3
Gaur, erabiltzen ez nuen kamiseta eta jostailu bat sartu ditut.
Kamiseta zahar bat zen eta inoiz ez nuen erabiltzen, baina ez nuen bota nahi, bada ez bada. Jostailua, txikitatik daukat, ez zait bat ere gustatzen. Kutxa batean sartuta neukan, aspaldi ez nuen erabiltzen pinpilinpauxa hori bat da.

Anta Mendibil Pérez de Laborda