HEGALUZEA PATATEKIN

Osagaiak:

  • Olioa

  • Tipula ½

  • 4 Piper berde

  • Baratxuri 1

  • 8 Patata ertain

  • 3 Hegaluze lata olioan

Erregosi lapiko batean tipula, piperra eta baratxuria eta gero, gehitu patata zatitxoak. Hauek ere erregosi ondoren, urez estali dena eta gatza gehitu. Irakiten hasi baino pixkat lehenago gatza bota, gehitu hegaluzea eta mantendu 20 minutuz.