MACADAMIA

2014ko urrian Iruñeko Donibane auzoan (Olibako Monastegia) “Macadamia” ireki genuen, hots, ekologikoak diren elikagaiak, belar ekoizpenak eta bizitza osasuntsuari atxikiko bertze hamaika produktu saltzen dituen denda. Hemen ontziratugabeak, frutak, barazkiak, bitaminak, kosmetika ere ukanen duzu. Zuk behar duzuna hemen aurkitzea ez ezik, zuri aholkularitza lana eskaini ahal izatea ere axola zaigu, guri gustatuko litzaigukeen moduan zu zaintzea.

Errate baterakotz, orain eta hemen “Macadamia”kook gibela garbitzea gure gorputzarakotz zein garrantzitsua den azaldu nahi dizugu.

Izan ere, udaberri betean gara, udazkenarekin baterat gure barnean doikuntza ona egin dezagun garai aproposa.

Dieta desorekatu bati loturiko toxinak metatzen ditugunean (pestizidak, alkohol gehiegi, estresa…) burukominak, nekea, suminkortasuna, loezina, idorreria, gasak, sabel puztua, larru negalak eta bertze jasaten ahal dugu.

Gure gibela hondakin horiek nahiz barnean ditugun toxikoak kudeatzekotz arduraduna da, bertze sistema batzuen orekari eustekotz garbiketa eskaintzen digu, hala nola odolaren glukosaren homeostasia, pH, odol presioa, etab. Behazuna ekoizten du, eta gero liseriketarakotz erabiliko ditugun behazun guruinetan biltzen du

Gibela, barnea oro har zaintzekotz, ur nahikoa edatea aholkatzen dizugu, minerala edo iragazkirik ahal bada, ekoizpen ekologikoetan oinarrituriko orekaturiko dieta, bihi osoko laboreak, lekariak eta barazkiak, animali jatorrikoak diren kalitate handiko produktuak, oliba edota koko olioa, fruitu lehor gordinak, haziak… Elikadura mota honek pestizidak, belar-hiltzaileak, hormonak, antibiotikoak eta OMG delakoak ekiditen ditu.

Barazki munduan toxina kopuru handiegia kentzekotz laguntzen diguten landareak badira: behazunari, gibelari eta hesteei atxikiko orburuak, gibel zelulak babestu eta behazun-harriak uxatzen dituen kardua, edota ezezaguna den “desmodium” izenekoa, zeinek hepatitis igarotzekotz antioxidatzaile botere handia baitu, zirrosia aurreikustekotz eta transaminasen mailak jaistekotz ona ere badelarik.

Gai honen edota elikadura osasungarriari loturiko bertze gai batzuen inguruan argibide gehiagorik behar izanez gero etor zaitez, doike, zure barnea zaintzea kanpoko itxura zaintzea bezain garrantzitsua dela ez ahantzi!