Zazpigarren astean, oparitu zidaten baina gustukoa ez dudan kolonia bat sartu dut eta emanemsen poltsatso bat. Kolonia ez dut erabiltzen, eta Emanems-en poltsa, Londresen, Emaens World-en hartu nuen eta oroigarritzat neukan nire logelan.
Laida Erro Díez
Gaur urduri jarri naiz, ez nuelako ezer aurkitzen kutxara sartzeko. Orduan, etxetik bilatzen hasi naiz, eta 15 minutu pasa ondoren, azkenean zerbait aurkitu dut (ganbaran, baina bueno).
Igande honetan bota dudan lehendabiziko gauza, untxi txiki baten panpina izan da, ez dakit zergatik zegoen hor baina bueno.
Eta bota dudan bigarren gauza, (ganbaran aurkitua noski, ganbara altxor bat da esperimentu honetarako) txiki-txikia nintzenean, beti jostailuak, “Imaginarium” dendan erosten nituen, eta gaur kutxara sartu izan dudana, animalietako figura batzuk izan dira.
Uxue Sagardoi Urricelqui