9. ASTEBUKAERA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Bederatzigarren astean, eskularru bat eta oinetako arraro bat sartu ditut kutxan.

Eskularrua, boxeo mozorro batena zen eta bere bikotea galdu nuen. Oinetakoa, ume txiki batena izateaz aparte, oso itsusia da eta apaingarri moduan neukan logelan.

Laida Erro Díez

Atzo, nire aita Indiatik bueltatu zen, eta ziur nago, gela apaintzeko zerbait ekarri didala (nik eskatu niolako baina hori ez da kasua). Beraz, nire logelan leku bat egin behar diot, eta ia badakit zer botako dudan kutxara lekua egiteko.

Esperimentu honetan konturatu naiz, beharrezko baina gauza gehiago ditugula, kapritxoak besterik ez. Ez dira beharrezko gauzak, eta gaur konturatu egin naiz.

Horregatik, badakit zer botako dudan kutxan, McDonal’s-eko macmenuarekin (infantila noski) jostailuak daudela, eta nik erosten nituen beti horregatik. Bobada bat ezta?

Beno, ba nik, panpin edo jostailu hauek gordetzen ditut, ez dakit zertarako baina, gordetzen ditut.

Orduan, nire logelan dauden panpin hauek kutxara bota egin ditut.

Eta bota dudan bigarrenengo gauza, hormako erloju txiki eta pilagabekoa.

Uxue Sagardoi Urricelqui

Gaur, praka eta agenda bat bota ditut. Prakak txikiak geratzen zaizkit eta ez ditut erabiltzen. Agenda, eskolako agenda da, lehengo urtekoa, ez dut behar.

Anta Mendibil Pérez de Laborda