10. ASTEBUKAERA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Azkeneko astean, txikitan amak Londresetik ekarri zidan panpin bat eta belarrietarako tapoiak sartu nituen.

Panpina nire liburuen artean zegoen nire logelako apalategian eta lekua kentzen zuen. Belarrietarako tapoiak ez ditut erabiltzen.

Laida Erro Díez

Azkenean, esperimentu honetako azken igandea.

Egia esaterako, pena pixka bat ematen dit hau bukatzea, bestetik, txorua bihurtzen ari nintzen, beraz ez dit hainbeste pena ematen.

Gainera bihar, ekonomia berreskurapena daukat. Beraz honekin bukatzeko gogoak ditut, ekonomia birpasatzen hasteko.

Goizeko bederatziak dira eta egun osoa daukat ekonomia, gizarte eta latin ikasteko.

Beraz honekin bukatuko dut.

Azkeneko igande honetan, Ken Zazpi taldeko CD pirateatu bat kutxara bota dut, eta CD-rekin bat, “el Bandido Adolescente” liburua bota dut, nire aitak gaztea zeneko liburu bat (hamabostmila aldiz irakurri dudan liburua).

Uxue Sagardoi Urricelqui