CARLOS SANTIAGO COLL RUIZEN HITZAK (2014-10-10)

Askatasuna eman al zitzaien Kubako esklaboei

independentzia prozesua 1868ko urriaren 10ean hasi aurretik,

hau da, honelako egun batez baina orain 146 urte?;

galdera horren erantzuna baiezkoa da, baina nolako baldintzatan da kontua,

Herrietako Udalek askatu al zituzten esklaboak egiatan mendetasunetik?

Azkenaldian gai horren inguruan

Santa Claran eta haren agindupeko lurraldean egin ditudan azterketetatik,

ikus daiteke emantzipazio prozesu bat izan zela

XIX. mendeko 60ko hamarkadan;

hala, egiaztatzeko modukoa da 1861. urtean

nola eman zizkion udal erakunde horrek 25 askatu aberats bati

landako haizeekin senda eta elika zitezen”

(Kapitulu Agiria. 23. liburukia).

Urte horretan bertan, abenduaren 6ko bileran dakarrenez,

askatuetako lauk ihes egin zuten

Niguasko Barrutian (Cifuentes, Villa Clara),

zeinak Pablo Luis Ribalta erregidorearen agindura baitzeuden;
handik egun gutxira jakinarazten dute harrapatu zituztela.

Emantzipazio” esaten dioten horrekin, kontua ez zen “askatasuna” kobratzea,

izanez ere zenbat aldiz ordaindu ote zuen esklaboak hura, baizik eta zuzenean

lanik gogorrenetara eta gutxien ordainduetara lotuta edukitzea,

hala nola nekazaritzara, kainaberaren mozketa eta zamalanetara eta eraikuntzara;

horregatik nahiago zuten ihes egin, Niguasen gertatu zen bezala,

esklabo izateko beste era bat baitzen hura.

Zer zen, bada, bizkortu arte landan egotearena

ez bazen nekazaritzako lanetan okupatuta edukitzeko.

Urte haietan, bukatu egin ziren

Txinatik ekarritako asiar askorekin egindako kontratuak

azukre findegietako lanetan;

hori dela eta, beharrezkoa eta ezinbestekoa zen

nekazaritzako lan-indarrari eustea;

are gehiago, asiar horietako askok ez zuten lortu sorterrira itzultzea,

baina beste hainbat hiriburura igorri zituzten;

hala ikus daiteke 1861eko abuztuaren 9ko Udal bilkuran.

Askatasuna erdiesteko beste era batzuk ere izan ziren,

hala nola koarktazioa eta manumisioa,

baina egiatan ez zen izan ohikoa;

horiek aplikatzea gehiago zegoen aberatsak nolako “eskuzabaltasuna” zuen,

edo aplikatzekotan

bortxazko esklabotzarik gabeko harreman ekonomikoetan aplikatzen zen,

hala nola abeltzaintzan,

zeina oso ohikoa baitzen Kubako Uhartearen erdialde-ekialdean XIX. mendean.

Azkenean, gobernuak, “emantzipazio” delakoa bultzatuta,

ez zuen besterik lortu uhartean,

kontraesanak areagotzea

eta 1868. urteko altxamendu independentista eragitea baino.