Proiektua hau egin eta gero, konturatu naiz ditudan gauza asko ez ditudala erabiltzen eta ez ditudala erabiliko inoiz. Gauza hauek gordetzen ditut momentuak gogoratzeko eta pena ematen didalako zakarrontzira botatzea. Kutxan sartutako hainbat gauza opariak ziren baina ez ditut erabiltzen.
Bestalde proiektu hau interesgarria eta gogorra iruditu zait, baina orain pentsatzen ari naiz gauza gehiago sartuko nituzkela kutxan, beranduago logela garbiketa egiten, existitzen ez zirela pentsatzen nituen hainbat gauza aurkitu ditudalako eta ez nintzen gogoratzen.
Proiektu honekin konturatzen zara etxean gauza asko dituzula eta gainera hauetako asko ez dituzula erabiltzen. Proiektua hau eginda jendeak gutxiago erosiko luke eta gehiegizko kontsumoa txikituko litzateke.
Andrea Gallardo Ganuza