HAUSNARKETA 7 – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Lehenengo albistea, 2006an argitaratu zen, eta lerro nagusi horren arabera 2050. urtean 2 planeten baliabideak beharko ditugu. Bigarrenean aldiz, 2010ean argitaratua da. Zehazki 4 urte beranduago. Esaten du, 2030ean 2 planeten errekurtsoak beharko ditugula. Hau da, 4 urteko aldearekin, WWF-k, bi aurreikuspen ezberdin egin ditu, eta 2 planeten baliabideak agortzeko urtea, batetik bestera 20 urte aurreratzen da.

Nire ustez, honek oso argi erakusten du, 4 urtetan, gure kontsumoa izugarri igo dela, eta gero eta gehiago kontsumitzen dugula gizakiok.

Laida Erro Díez

Bi berri hauek WWF deituriko erakunde ekologistak argitaratu zituen. Lehenengoa 2006. urtean argitaratua eta bestea 2010. urtean. Berriak etorkizunean gizakiak zenbat planetetako baliabideak beharko dituen argitzen du. Baina, kontua da, lehenengo berriak 2050ean 2 planeta beharko ditugula erraten duela, eta bigarrenak, aldiz, 2030ean beharko ditugula 2 planeten baliabideak. Beraz, 4 urtean “bakarrik” 20 urte aureratu dira 2 planeten baliabideak ustiatzearen data.

Gure beharrizan mugagabeak murrizten ikasi eta saiatu behar dugu, edo bestela munduarentzat horren kaltegarriak ez diren beharrizanak bilatu behar ditugu. Bestela, gure planetako baliabide guztiak agortuko ditugu eta hemen bizitzea zailagoa bihurtuko da. Gainera kontuan izan beharko genuke zer gizarte motak behar dituen horrenbeste baliabide (normalean, gure lehen mundu kontsumitzaileak) eta zer herrialdetatik ustiatzen ditugun baliabideak (normalean hirugarren munduko herrialde azpigaratuetatik). Badirudi gure beharrizan mugagabeak asetzearen aukera kostua gure planeta bera dela.

Koldo Etxegarai Eizagirre