Istorio hau ez duzu sinetsiko, baina egia da (partzialki).
“Miarritzeko mediateka honetan, egun batean, jaso genuen Eric idazlea” —kontatu nion lagun min bati, duela ez aspaldi.
“A bai! Ongi! Bai!” —erantzun zidan lagunak. “Baina zein idazle behar zenuten, horrelako toki batean? Liburu ia guztiak dituzue hementxe, zein apaletan, zein grabaketetan! Beraz, zer zen helburua?”
Nik orduan: “A, ez dizut zabaldu! Izan ere, gaia zen gure idaztea, ez harena! Eta nola idazten irakatsi nahi zigun, zeren beste animatzaile batzuk bezala, gomitatu genuen idaztailer baten biziarazteko, animatzeko, hau laburki azaltzeko.”
Hark: “Bada, zuk idazle bilakatu nahi duzu! Berri-berria da hau! Goi mailako surflari bilakatu nahi zenuela pentsatzen nuen!”
Nik: “Bai, bai, baina eskumuturrari kalte serio bat egin nion duela gutxi Miarritzeko hondartza handian! Eta mediateka ez da nire egoitzatik hain urrun!”
Hark: “Bon, bon, eta orain zenbat liburu idatzi duzu? Zintzo, e!”
Nik: “Bada, oraindik ezer ez, zeren zango eta idazten duen besoa puskatu nituen horren karietara!”
Hark: “Zer?!…”
Nik: “Bai! Proposatu zigun Eric horrek mediatekari buruz idazte ariketa baten egitea, biziki libroki, baita modu nomadan ere, mediateka osoan ibiliz, espazioa eta denbora harremanetan ezartzeko. Ondorioz, idazten ari nintzelarik, barneko eskailera handia hartu nuen, maila bati huts egin eta…kraska! Izugarria, ezta?”