Euskal onomatopeiak berreskuratzen

Euskara, pittaka-pittaka eta jende aunitzen lanari esker, bere bidea egiten ari da bizitzaren arlo guztietan, hala ere, bai komikigintzan eta baita literaturaren beste zenbait arlotan ere, onomatopeien kontua baztertu samarra daukagu. Nire irudikoz, euskara zuzen egiteko beste gauza askoren artean, gure onomatopeiak erabili beharra daukagu, erdaren morrontzan erori gabe. Hona hemen, nik Euskal Herriko luze-zabalean entzundako onomatopeia zenbait. Honatx nire ekarpen tipia

ANIMALIAK:

ANIMALIA ONOMATOPEIA IZENA

Katua mau-mau mauka

Zakurra zaun-zaun zaunka

Txoria txio-txio txioka / txirriotxoa

Zerria kurrin-kurrin kurrinka

Behia, zezena marru-marru marruka / marrua

Zaldia iiiiii irrintzi

Ardia jauba / meee jaubaka / balaka

Oilarra, oiloa kukurruku kukurrukua

Txirrita, txitxarra txirri-txirri txirrika

Kilkerra kir-kir kirkirka

Ahatea piru-piru piruka

Sugea zi-zi txistua

Belea karrak karraka

Otsoa ulu uluka

Hartza orro orroka

Kukua ku-ku kukuka

Astoa aaa-aaa, arran-arran arrantza

BESTELAKOAK:

Tiroa danba

Atean joka danba-danba

Barrezka kar-kar-kar

Txirrina joka txirrin

Telefonoa joka txirrin-txirrin

Mugimendu azkarra adierazteko raaa

Uretan ibiltzen plixti-plaxta

Poliki ibiltzen ttipi-ttapa

Umea lau hanketan ttaka-ttaka

Pospolo bat piztean raixta

Gauza bat egiten etengabean riki-raka / ñiki-ñaka /

raka-raka / ñaka-ñaka

Ura mugitzean, errekan adibidez ur-ur

Sua suuu-suuu

Ura horma batetik irristan iz-iz

Distira baten soinua dir-dir

Lantegi bateko tutua tuuu

Dardararen soinua dar-dar

Irakiten jarritako saltsa pil-pil

Irakiten jarritako saltsa pol-pol / bor-bor

Puzkerraren soinua turrut

Ume baten puzkerra purrun

Oihal batek amore ematean tarrat

Zerbait eztarritik barrena irenstean klik

Likido bat irenstean urrup / zurrut

Txiza egitean txiz-txiz / pix-pix

Gurdia ibiltzean kirrinka-karranka

Autoa mugitzean po-po

Zintza egitean zintz-zintz

Olioa irakiten xirt-xirt / xart-xart

Lurrera erortzean danbala

Zartakoaren soinua zart

Labaina edo sastakaia sartzean sasta / zazta

Zaplastakoa edo zaplamokoa zapla

Tximista erortzean ximist

Trumoiaren soinua burrun

Mugimendu azkarra di-da / ti-ta

Suak zerbait erretzean zi-zi / fu-fu

Itsasoa haserre orro

Narrastiak mugitzean narras-narras

Irrista egitean irrist / xirrixt / txirrixt

Itoginaren soinua ta-ta-ta-ta

Ezkilaren soinua dilin-dalan /dindan-boleran

Mailuaren hotsa tiriki-trauki

Zerbait jotzean kinki-kanka

Azkar ibiltzean triki-traka / tirri-tarra

Trikitixaren soinua triki-triki-triki

Sagarra txikitzean kirikoketa-kirikoketa

Zurrunga egitean zurrun-zurrun

Egurra aizkoraz moztean taka-taka

Platerean edo edalontzian jotzean kanka

Zerbait zulatzean zizt / zizta / txista

Intsektu batek eztena sartzean zizt / zizta / txista