IKAko Udako ikastaro eta barnetegiak

Ikasturtean zehar euskara ikasten aritu zaren hori,uda datorrela eta, beharbada, pentsatzen ari zara aurten zer egin kurtsoan ikasitakoari jarraipena emateko edota zure maila hobetzeko. Bada, IKAk bi aukera eskaintzen dizkizu. Bata, tokian tokiko ikastaro trinkoren bat egitea eta bestea, Lesakako Matxinbeltzenea etxean antolatzen ditugun barnetegiren batean izena ematea.

Tokian tokiko ikastaroak abuztuan eta irailean izango dira, 3 edo 4 ordukoak eta maila guztiak eskainiko ditugu, hau da, A1etik C1era , goizez, arratsaldez edo gauez. eskaintza ederra, beraz, behar duzuna aukeratu eta uda honetan euskararekin jarraitzeko.

Barnetegietan; berriz, honako maila hauetan egingo dira: B1, B2 eta C1. Uztailean, abuztuan eta irailean . Hamabost egunekoak izango dira eta ingurune euskaldun batean mintzamena lantzeko aukera ezin hobea izango duzu , egun osoan euskaraz ariko baitzara. Eta Ez ahaztu azterketaren bat prestatu nahi izanez gero, hori ere bertan egin dezakezula.

Zatoz guregana eta informazio gehiago emango dizugu.

IKAS ETA ARI!

Nagusia, 10-12, behea/ 948 332660

atarrabia@ikaeuskaltegiak.eus